XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2014ko urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).

 

 

 

OHOREZKO MAILA.

 

 

 

GROS TALDE TXAPELDUNA: ALEJANDRO FRANCO ETA PATRICE ETCHEGARAY-REN LANA ONDO APROBETXATUTA.

 

            Alejandro Franco Alonso (2.485): 7 puntu 8 partidatan (% 87’50).

            Santiago Gonzalez De la Torre (2.463): 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22).

            Iñigo Argandoña Riveiro (2.410): 7 puntu 9 partidatan (% 77’78).

            Patrice Etchegaray (2.390): 8’5 puntu 9 partidatan (% 94’44).

            Xavier Beudaert (2.292): Puntu bat partida batean (% 100).

 

            Donostiako Gros Xake Taldea tituluen ildora itzuli zen. Bere hamaikagarren titulua izan zen. Azkeneko 5 urteetan Sestaok bere nagusitasuna zalantzan jarri du, baina titulu honekin 2 aldiz garaile izan da Gros, Sestaoren 3 tituluen aldean.

 

            Lehenengo mahaia funtsezkoa izan zen. Alejandro Franco Alonsok % 87’50eko puntuazioarekin zutabe sendoa izan zen Grosentzat. Behin ere ez zuen galdu. Santiago Gonzalez De la Torre zertxobait ahul azaldu zen, % 72’22 atera ondoren horrela erraterik baldin badago. Dena den, harrigarriena izan zen Patrice Etchegarayren jarduna (9tik 8’5 puntu). Erosoegi ibili zen laugarren mahaian.

 

SESTAO A TALDE TXAPELDUNORDEA: FIGUREK EZ ZUTEN TXUNDITU.

 

            Alfonso Romero Holmes (2.509): 4 puntu 7 partidatan (% 57’14).

            Gabriel Del Rio De Angelis (2.498): 7 puntu 9 partidatan (% 77’78).

            Juan Mario Gomez Esteban (2.470): 7 puntu 9 partidatan (% 77’78).

            Jesus Iruzubieta Villaluenga (2.412): 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22).

            Javier Aguera Naredo (2.365): 2 puntu 2 partidatan (% 100).

 

            Sestao faborito zen berriz ere. Elo gehiago zuten bere jokalariek. Denboraldiak erakutsi du batez besteko 35’25 puntuko elo aldea ez dela ezer. Sestaoko jokalarien artean ez dago bereziki nabarmendu denik. Alfonso Romero Holmes, lehenengo mahaian, ordea, apal samar aritu zen (% 57’14).

 

DONIBANE KIROL ELKARTEA A HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: ROI REINALDOK ONGI GIDATU ZUEN TALDEA.

 

            Roi Reinaldo Castiñeira (2.488): 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22).

            Ignacio Martinez Fernandez de Arcaya (2.222): Puntu bat partida batean (% 100).

            Iñigo Martinez Martin (2.183): 1’5 puntu 7 partidatan (% 21’43).

            Borja Zamarbide Iñarrea (2.127): 2’5 puntu 5 partidatan (% 50).

Isidro Gete Rodriguez (2.102): 4 puntu 7 partidatan (% 57’14).

            Ivan Tetimov (2.008): 4’5 puntu 7 partidatan (% 64’29).

 

            Norbaitek hartu behar zuen Ruta de Europaren lekukoa podiuma osatzeko. Iruñeko Donibane Kirol Elkartea izan zen talde hori. Erraz ez, baina estuasun gehiegirik gabe. Iñigo Martinez Martinek ez zuen bere neurririk eman. Agian, urtean zehar partida gutxi jokatzeak bere eragina izan zuen. % 21’43 ateratzea nabarmenegia da, batez ere taldekideak askoz hobeto aritu zirelako. Isidro Geteren fitxaketa onerako izan zuen eta Ivan Tetimov bulgariar gaztea ere ondo aritu zen. Dena den, Roi Reinaldoren sendotasuna gakoa izan zen hirugarren amaitzeko.

 

ARRASATE/ARLUTZ LAUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: USTEKABE HANDIA IZAN ZEN.

 

            Ligako ustekabea izan zen Arrasate/Arlutz. Borrokarako talde aproposa zuen, baina ez zirudien hain gora iris zitekeenik. Maisuez betetako Sestao taldea azpiratzea bere merituen artean dago. Azken aurreko txandan Zuri Baltzaren aurkako porrot handiak (3’5-0’5) ibilbidea itsus zezakeela zirudien, baina azkeneko txandan Easoren aurkako 4-0eko garaipenak jaitsiera arriskua uxatu ez ezik laugarren postua eman zion.

 

BATALLA BOSGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: ERRAZA EZ ZEN ARREN, GEHIAGO NAHI ZUEN.

 

            Ez zuen helburua bete Irungo taldeak, hirugarren postua begiz jota baitzuen. Hala ere, onartu beharra dago, bi oilarrak kenduta, berdintasun handia dagoela taldeen artean. Horrek hirugarren postua, lorgarria izan arren, zail ipintzen du. Dena den, Arrasate/Arlutz-en atzetik geratzea ere... Grosen aurkako 4-0eko porrota ordaindu zuen.

 

CONTENEO SEIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: EROSO IBILITA ERE, AZKENEKO TXANDAN ESTUASUNAK IZAN ZITUEN.

 

            Bilboko Conteneo taldea eroso ibili zen, baina azkenean katramilatu egin zitzaion txapelketa eta azkeneko neurketa hil ala bizi jokatu behar izan zuen, Zuri Baltzaren aurka. Seigarren postua ontzat joko du (laugarrenarekin puntuz berdinduta, gainera), baina jaitsiera hain hurbil izatea ez.

 

ORVINA A ZAZPIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: PABLO URRIZA IRICIBAR IZAN ZUEN IZARRA.

 

            Unai Garbisu De Goñi (2.445): 2’5 puntu 5 partidatan (% 50).

            Miguel Rada Equiza (2.275): 2 puntu 3 partidatan (% 66’67).

            Juan Jesus Mindegia Guruceaga (2.205): 0’5 puntu 4 partidatan (% 12’50).

            Iñaki Rebole Arbea (2.166): Puntu bat 3 partidatan (% 33’33).

            Gustavo Jimenez Martin (2.148): 0 puntu partida batean (% 0).

Pablo Urriza Iricibar (2.116): 5’5 puntu 7 partidatan (% 78’57).

            Gonzalo Mombiela Martinez (2.109): 0’5 puntu partida batean (% 50).

Roberto Monje Peinado (2.052): 0 puntu partida batean (% 0).

Mikel Ortega Lopez (1.981): 2’5 puntu 5 partidatan (% 50).

            Egoi Hernandorena De la Cruz (2.020): Puntu bat partida batean (% 100).

Amaia Iza Abete (Orvina A) (1.979): 0’5 puntu partida batean (% 50).

Adrian Ortega Lopez (1.831): 0 puntu partida batean (% 0).

Adolfo Ruiz Anton (1.648): 0 puntu partida batean (% 0).

Mikel Otsoa Aldaz (1.609): 0 puntu 2 partidatan (% 0).

 

            Unai Garbisu ez zen beste batzuetan bezain eraginkorra izan (% 50a, hala ere) eta Pablo Urriza Iricibarri egokitu zitzaion taldea ohorezko mailan mantentzeko ardura (% 78’57). Miguel Rada Equizaren bi puntuek (% 66’67) eta Mikel Ortega Lopezen 2’5 puntuek (% 50) egin zuten gainerakoa. Ohiko jokalari handien parte hartze eskasa (puntuetan eta partidetan) nabarmentzekoa izan zen: Juan Jesus Mindegia Guruceaga, 4tik 0’5 (% 12’50); Iñaki Rebole Arbea, 3tik 1 (% 33’33); Gustavo Jimenez Martin (1etik 0, % 0); Gonzalo Mombiela Martinez (1etik 0’5, % 50); Roberto Monje Peinado (1etik 0, % 0).

 

SAN VIATOR ZORTZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: BERE NEURRIRIK EMAN GABE.

 

            Ustekabea izan zen San Viator ere, baina berarengandik gehiago espero zelako. Azkeneko txandan mantentzea ere... Batallari irabazi behar izan zion, aurretik ez egindakoa konpontzeko. David Astasiok, hala ere, ongi puntuatu zuen lehenengo mahaian (9tik 6, % 66’67).

 

ZURI BALTZA BEDERATZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: SARIRIK GABEKO LAN ONA.

 

            Izarrik gabeko taldea borrokatu zen azkeneko minutura arte. Zoritxarrez, ez zuen saririk jaso. Estualdia eta izua eragin zituen talde sendoengan, baina azkenean ez zuen jaitsiera saihestu. Gerardo Fernandez Hernandez (8tik 6’5, % 81’25) izan zuen heroia.

 

EASO HAMARGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: JARDUN TXARRA, LIGAREN MAILA ONAREN ERAKUSLE.

 

            Elvis Hernandez (2.346), Juan Carlos Lakunza Oyarbide (2.127), Eduardo Sanz Perez (2.128) eta Antonio Segovia Sanchez (2.062) zen talde titularra. Talde sendoa, beraz. Hala ere, 6’5 puntu soilik, azkeneko postua eta bukatu baino txanda batzuk lehenago iragarritako jaitsiera. Balantzea ez zen batere ona izan, baina Euskal Ligaren maila altua erakusten du.

 

            2014-03-08.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.